Sebastiane Latino

Zer da?

Sebastiane Latino saria LGTBI zinema latinoaren urteko estreinaldirik onenaren saria da, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen balioak eta errealitatea islatzen dituena.

2022ko edizioa

Hautagaiak eta irabazlea

Errante corazón (Ámame)


Argentina, Brasil, Paises Bajos, Chile
2021 | 112’

Leonardo Sbaraglia, Miranda de la Serna, Eva Llorach, Iván González

ÁMAME filmak Santiagoren historia kontatzen digu. Emozionalki jota dago Santiago, noraezean, baita arlo emozionalean ere. Alaba nerabe Laila-rekin batera, uda itxuraz kaotiko bat edukiko du Argentina eta Brasilen, baina bientzat inflexio-puntu bat izaten amaitzen du. Filmak aita-alaba batzuen historia kontatzen digu eta, aldi berean, baita maitatzeko eta maitatua izateko behar etsia duen gizon batena.

Zuzendaritza eta gidoia | Leonardo Brzezicki

Argazkia  | Pedro Sotero

Diseinu artistikoa  | Eugenia Lestard

Soinu diseinua  | Pablo Bahamondez

Jatorrizko musika  | Nico Casal

Edizioa  | Marta Velasco

Ekoizpena  | Andrés Martín,

Rosa Martinez Rivero, Violeta Bava

Mars Um (Mars One)


Brasil
2022 | 115’

Rejane Faria, Carlos Francisco, Camilla Damião and Cícero Lucas

Martins familiako senide ameslari eta optimistak Brasilgo hiri handi baten kanpoaldean bizi dira, lasai-lasai. Zoritxarrez, eskuin muturreko hautagaiak hartu du herrialdeko presidente-kargua eta maila ertain-baxuko familia beltza izanik, tentsioa sentitzen hasten dira botere politikoa finkatzen joan ahala. Tercia-k, amak, bere mundua berrinterpretatzen du madarikatuta dagoela pentsarazten dion gertakari baten ostean. Wellington senarrak seme Deivinho-ren futbol ibilbidean jarriak ditu itxaropen guztiak. Berak, ordea, gogoz kontra jarraitzen dio aitaren anbizioari, inork ez dakien arren astrofisika ikasi eta Marte kolonizatu nahi baitu. Bitartean, alaba nagusi Eunice espiritu libreko gazte batekin maitemintzen da eta etxetik joateko garaia den galdetzen dio bere buruari.

Zuzendaritza eta gidoia | Gabriel Martins

Argazkia  | Leornardo Feliciano

Diseinu artistikoa  | Rimena Procópio

Soinu diseinua  | Tiago Bello

Jatorrizko musika Daniel Simitan

Edizioa  | Gabriel Martins , Thiago Ricarte

Ekoizpena  | Thiago Macêdo Correia, André Novais Oliveira, Gabriel Martins, Maurilio Martins

Petit mal


Colombia
2022 | 89’

Silvia Varón, Ana María Otálora, Ruth Caudeli

Ezagutzen duzu hirukote harreman bat duen inor? Etxeko ateak zabaldu ditugu gure bizitza ezagut dezazuen eta ikus dezazuen emakumezko hirukote gisa nola bizi dugun gutakoren baten falta. Fikzio erreal honek bakardadea eta jeloskortasuna nola kudeatzen ditugun eta hiru bi bihurtzen direnean horretara nola egokitu gaitezkeen erakusten digu.

Zuzendaritza eta gidoia  | Ruth Caudeli

Argazkia  | Andrés Botero

Diseinu artistikoa  | Leyde Garzón

Soinu diseinua  | Daniel González

Jatorrizko musika | Favio Chaves

Edizioa  | Silvia Varón, Ruth Caudeli

Ekoizpena  | Sara Larrota, Ruth Caudeli | Ovella Blava Films

 

Sublime

 

Argentina
2022 | 81’

Martín Miller, Teo Inama Chiabrando, Azul Mazzeo, Joaquín Arana, Facundo Trotonda, Javier Drolas

Manuel (16) kostako herri txiki batean bizi da. Baxua jotzen du lagun onenekin daukan taldean. Kideetako bat Felipe da, txiki-txikitatik lagun mina izandakoa. Manuel Azul-ekin dabil eta intentsitate handiz ari dira euren harremana esploratzen. Lehen aldiz sexu-harremanak edukitzen hasten direnean, ordea, sentsazio berri bat sentitzen du Manuelek eta horrek Felipe beste era batera ikustera eramaten du.

Zuzendaritza eta gidoia | Mariano Biasin

Argazkia  | Iván Gierasinchuk

Diseinu artistikoa  | Merlina Molina Castaño, Jimena Bordes, Analía Abate

Soinu diseinua  | Gaspar Scheuer

Jatorrizko musika  | Emilio Cervini

Edizioa  | María Astrauskas

Ekoizpena  | Juan Pablo Miller, Laura Donari

 

Un varón

 

Colombia, Francia, Paises Bajos, Alemania
2022 | 81’

Felipe Ramirez

Carlos Bogotá erdialdeko gazte aterpetxe batean bizi da, bizitzaren apur bat leuntzen saiatzen den babesleku batean. Gabonak dira eta Carlosek faltan botatzen du eguna preso dagoen amarekin eta ahizparekin pasatzea, zeintzuk kaleko indarkeriaren zurrunbiloak eraman baitzituen. Aterpetik irtetean, auzoko kaleetako egoera gogorrei egin behar die aurre Carlosek. Kale horietan indartsuenaren legea da nagusi, alfa arrarena, eta horietako bat dela frogatu beharko du familia berriro elkartzen saiatzen den bitartean. Baina, aldi berean, maskulinitate-adierazpen horien kontra doazen erabakiei egin beharko die aurre.

Zuzendaritza eta gidoia | Fabián Hernandez

Argazkia  | Sofia Oggioni

Soinu diseinua  | Daniel Giraldo

Musika | Eric Debegue

Ekoizpena  | Louise Bellicaud, Claire Charles-Gervais, Christoph Hahnheiser, Josune  Hahnheiser, Ilse Hughan, Manuel Ruíz Montealegre, Hector Ulloque Franco

 

Historikoa | Palmaresa

Medusa | Anita Rocha da Silveira (Brasil)

Las mil y una | Clarisa Navas (Argentina)

Temblores | Jayro Bustamante (Guatemala)

Las Herederas | Marcelo Martinessi (Paragüay)

Una mujer fantástica | Sebastián Lelio (Chile)

Rara |Pepa San Martín (Chile)

Mariposa | Marco Berger (Argentina)

Praia do Futuro | Karim Aïnouz (Brasil)

Quebranto | Roberto Fiesco (México)